Grabazio-estudioen ibilbideaz

Gaur egungo ikus-entzunetako produktore ertain batek inoiz baino aukera zabalagoa du ekipamenduari nahiz lan egiteko metodoari dagokionean. Hardwarraren erregetzaren aroa aspalditxo joan zen, trukean ordaindu beharreko dirutzekin eta leku beharrekin batera. Bat edo beste garai haiei aldarri eginez bizi bada ere, softwarean eta konputagailuan oinarri hartutako lanak oldarka sartu dira produkzio prozesuetan, pare bat hamarkada lehenago fantasia hutsa zirudien eran. Ordenagailu eramangarrian garai bateko grabazio-estudio osoaren ahalegina eskatzen zuen lanak egin zenitzake, beste hainbat gauzekin batera, egungo estudio sofistikatuenak ere egingo ez lituzkeenak. 

(MusicTech magazinetik hartua)

© Masterfactory 2012